XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAIEN LAUGARREN MULTZOA: TOPOLOGIA ETA GEOMETRIA.

Bloke honen jatorria inguruan dugun espazio fisiko eta bertan kokaturik dauden gauzetan aurkitzen da neke askorik gabe.

Inguru honen aztertze lana oso egokia da intuizio eta pentsamolde matematikoa zabaltzeko.

Inguruarekiko harreman hauek direla medio, pertsona egokitu egiten da eta osatu alde batetik eta bestetik kontzeptualizazio bat irabazten du.

Lan hauek aurrera eramateko bi ekintza nagusi nabarmentzen dira, honako hauek:
a) OHARPEN eta ESPERIMENTAZIOA,
b) DIBUJOA eta ESKU-EKINTZAK.

OHARPEN eta ESPERIMENTAZIOA: aztertu nahi dugun inguru horretan gertatzen diren erlazio eta propietateak asmatzeko eta jasotzeko egin behar den lana da; lan horretan azaltzen diren erlazio modu eta propietateen sailkatze saioa da agian funtsezkoena.

DIBUJOA eta ESKU-EKINTZAK: espazio ikuspegia aberasteko lan egokiak dira era honetakoak, era berean erabiltzen den hiztegia finkatzeko eta egoki erabiltzeko asko laguntzen dute.

Toki hau oso aproposa da Geometrian erabiltzen den tresneria ezagutzeko eta bere erabilpena menperatzen hasteko, hala nola: erregela, eskuaira, konpasa, transportadorea eta abar....

Hasera zikloan landu diren kontzeptu topologikoak ez dira bazterrean utzi behar oraingo honetan, ez horixe, aitzitik bere ezagutze prozesuan sakontzea dugu ziklo honen helburua.

Bloke hau eta neurriarena oso loturik aurkitzen dira, hemengo honetan gehitzen diren gai berriak aipatzekotan zerak erantsi beharko genituzke: azalerak eta sektore angeluarrak.

Azkenik eta amaitzeko zera nahiko genuke azpimarkatu: bloke hau oso egokia da definizioen eraikitze lanean abiatzeko, bai alderdi kontzeptualari dagokionez eta bait hizkuntzaren (ahozkoa, idatzia) erabilpen egokiari ere.

Bloke honen beste eginkizun propioa hipotesien formulazioan eta bere egiaztatze sistematikoan hasteko bide egitea izan daiteke.

BLOKEAREN LABURPENA
1. Topologiari eta espazioaren antolakuntzari dagozkien alderdiak.

2. Geometria launa; elementu eta irudi oinarrizkoak.
2.1. Elementu oinarrizkoak.
2.2. Irudi oinarrizkoak.

3. Berdintasuna planoan. Zenbait azaleraren kalkulua. Sarrera mugimenduen arlora.

4. Poliedro eta Gorputz borobilen eraikuntza eta deskripzioa.